Potentzia elektrikoa aldatzearen kostua⚡

Potentzia aldatzeak kostu arautu bat du beti. Banatzaileak kobratzen ditu aldaketa horiek; MASMOVIL LUZ y GAS-ren bidez bitartekariak baino ez gara. Gainera, gastu saihetsezina da.

Bi zenbatekok osatzen dute kostu hori. Batetik, 10,94 € (BEZa barne) kobratzen dira edozein aldaketa egiteagatik. Bestetik, potentzia areagotzen baduzu, 4,50 € inguru kobratuko zaizu gehitutako 0,1 kW bakoitzeko.

Adibidez: potentzia jaisten baduzu, 10,94 € ordainduko dituzu. Aldiz, kontratatutako potentzia 0,2 kW areagotzen baduzu, 19,92 € ordainduko dituzu (aldaketa egiteagatik 10,94 € eta potentzia areagotzeagatik 8,98 €).

Aldaketaren kostua zenbatets dezakezu gure salmenta-formularioan sartu eta hirugarren urratsera iritsita (“Zure argindar-produktua”). Kontuan izan behar duzu, halaber, Kanarietan bizi bazara IGICa aplikatuko zaizula BEZaren ordez (hala ere, baldintza batzuetan gerta daiteke ez aplikatzea).

Gure alta-prozesuan argi banatuta ikusiko dituzu kostu posibleak eta, zalantzaren bat baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke eta agente batek doan aholkatuko dizu behar duzun guztian.

MASMOVIL LUZ y GAS-n beti gomendatzen da potentzia bera mantentzea, erabiltzailearen premiak nabarmen aldatzen ez badira eta igoera edo jaitsiera bat egitea ezinbestekoa ez bada behintzat. Hori gertatzen bada, ezinezkoa da dagokion kostuaren ordainketa saihestea, eta horregatik helburua beti izango da potentzia-aldaketa bat saihestea.

Gaur egun aukera dago MASMOVIL LUZ y GAS-ko aditu batekin potentzia-aldaketa posible bat kontsultatzeko. Gainera, potentzia optimizatzeko zerbitzu bat dugu, bezero bakoitzak behar duen potentzia izan dezan eta zentzu horretan ere aurreztu ahal izan dezan diseinatua. Gainera, optimizazio-zerbitzu hori eguzki-plakak dituzten bezeroentzat ere eskuragarri dago. Izan ere, kasu horietan potentzia-premiak aldian-aldian berrikusten dira pertsonak aurreztu ahal izan dezan.

Kontuan izan behar da behar dena baino potentzia handiagoa izanez gero faktura altuagoa ordaindu beharko dela; aldiz, beharrezkoa baino potentzia baxuagoa izanez gero, fakturaren kostua txikiagoa izango da, baina premiak ez dira estaliko. Helburua beti da premiak estaltzearen eta horregatik prezio merkeena ordaintzearen arteko oreka aurkitzea.

Dagoeneko erabakita duzu? 2 minutu baino gutxiago behar dituzu kontratatzeko. Epe-mugarik eta argi-etenik gabe!